Julien Vervaecke

Julien Vervaecke

(1929)
Bizitza
JaiotzaMoorslede1899ko azaroaren 3a
Herrialdea Belgika
HeriotzaRoncq1940ko maiatzaren 24a (40 urte)
Heriotza moduaheriotza zigorra
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia
Ibilbidea
TaldeakUrteak
 

Julien Vervaecke (Moorslede, 1899ko azaroaren 3a - Roncq, 1940ko maiatzaren 24a), belgikar txirrindulari bat izan zen. Bere lehenengo urtean profesionaletan Frantziako Tourra lehiatu zuen eta hirugarren postua lortu zuen. Guztira, lau aldiz izan zen lehenengo hamarren artean. Gainera, Paris-Roubaix klasika handia irabazi zuen.

Bigarren Mundu Gerran, 1940ko maiatzean, Julien Vervaecke soldadu poloniarrek fusilatu zuten (britaniar armadaren agindupean), bere altzarien konfiskatzearen aurka zegoelako.[1] [2]

Vervaecke kafetegi bateko jabea zen Meninen (Belgika) eta ez zuen etxea hustu nahi izan, ingelesen aginduen kontra. Ingelesek leku hartan erresistentzia-habia bat ezarri nahi baitzuten Lyseko pasabidea mantentzeko. Berehala atxilotu eta Roncq-era eraman zuten, non britainiar estatu nagusi bat kokaturik baitzegoen. Handik gutxira, txapeldun ohia exekuzio-pelotoi baten balen azpian erori zen.

  1. 1940: Julien Vervaecke, Tour de France cyclist
  2. The forgotten story of Julien Vervaecke

From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy